HEZKUNTZARI APLIKATURIKO TEKNOLOGIA
HEZIKETA FISIKOA
IKT
Pello olabarria
KOKAPENA
Praktikak gazteluondo gunean egin ditut, arrasaten. Isa gallastegirekin. 4. mailan aritu naiz eta oso gustura gainera. Nire gelan 17 neska-mutil zeuden guztira. Txintxoak gainera. Eta ijitu bat eta portuges bat zeuden bertan.
Guztira 2 hilabete egon naiz praktiketan eta nire txikitako eskola izan dela kontutan harturik etzean bezala sentitu naiz.
IKASTETXEAREN EGOERA TEKNOLOGIKOA
Esan beharra daukat nire eritziz oso ongi ekipatuta zegoela ikastetxea teknologiari dagokionez, eta honen erabilera egokia eta aproposa izan dela une oro.
Informatika gelako ordenagailu kopurua: guztira 23 ordenagailu zeuden, klase batendako adina. Bestalde klase guztietan ordenagailu bana zegoen edozein ikasgaietan beharrezkoa balitz erabiltzeko, adb: ingelesean musika kantak entzuteko…
Ordenagailuekin ikasi dituzten programa nagusiak, word, powerpoint, eta acutaip izan dira, baina korreoa eta blogak ere ikusi izan dituzte noizean behin.
Guzti honi gaineratu behar zaio, ordu kopurua murritza dela informatikari dedikatuta, astean ordu bete soilik, horrek esan nahi du ez dutela gauzak sakonki ikasteko denborarik.
Bestalde aipatu beharra dago lehen hezkuntza guztian 16 gela daudela 1, 2, 3 , 4, 5 eta 6. mailak batuta. Esan beharra dago, egia esan 23 ordenagailu 320 ikaslerentzat ez dela asko, baina ongi antolatu ezkero nahikoa dela.
TEKNOLOGIAREN ERABILERA
ERABILERA.
Edozein gairi buruz informazioa bildu eta aurkezpenak egiten dituzte, powair-point-en bidez, hau da, kontsultarako eta talde lanerako zuzenduta.
FUNTZIOAK.
Helburuak:
Teknologian trebeak izatea
Programa berrien ezaguera
Orain blogak egiten ari dira
NOIZ ETA NOLA
Jolastorduetan IDZko ordenagailuak erabil izan dituzte, etxeko lanak bukatu gabe, edukiz gero.
Aipatzea gustatuko litzaidake, ikastetxean ez dagoela arbel digitalik, oso garestiak baitira eta ez baitago ikaslerik horrelakorik behar duenik, nik uste behintzat. Bestalde idz-tan badaude 2 kamera digital, ihauteriak direla eta erabiltzen dute, irteeretan ere.
Paperezko soporteei aipamena eginez esan beharra dago, fitxak ingelesean ohikoak direla, eta beste ikasgaietan ere baina ingelesean batez ere. Batez ere paperezko soporteak azterketetarako erabiltzen dituzte.
Paperezko soporteak erabiltzeko arrazoiak: ikasleen prozesua eta jarraipena ikusteko, testuen laburpenak egiteko, eta ulermena lantzeko.
Amaitzeko eta ahaztu aurretik esan, informatika lantzeko proiektu honen izena ikasys dela.
HAUSNARKETA ETA PROPOSAMENAK
Egia esan nire iritziz, ordenagailu kopurua handitu beharko lukete, zeren eta ikastetxeak ikasle ugari mugitzen ditu eta are gehiago ordenagailuek gure gizrtean hartzen hari diren pisua ikusirik. Bestalde gero eta gehiago erabili beharko ditugu ordenagailuak eta oso garrantzitsua ikusten dut beharra heldu baino lehenago ordenagailuak erostea.
Kritikak beste alde batera utziz esan beharra daukat oso ongi antolatuta daukatela ikt-aren asuntoa. Bai ordutegi aldetik baita irakasleen aldetik.
Amaitzeko nire proposamenak azalduko ditut. Niri ordenagailuen erabilera handitu beharko lukete, bai diapositibak erabiliz, bai beste erabilerak bultzatuz. Baina argi eta garbi ikusten dut ordenagailuen “moda” hau pasako dela denak kokoteraino bukatuko dugula.

